Bertan behera geratu dira San Prudentzio jaiak

Urola Kostako Hitza 2020ko apirilaren 20a

SPLk sare sozialen bidez zabaldutako bideo batean eman du erabakiaren berri. Koronabirusa dela eta, bertan behera geratu dira izatez apirilaren 25, 26 eta 28an ospatzekoak ziren San Prudentzio jaiak. Umorez eman dute albistea, bideoa telebistako albistegi baten gisan moldatuta. Saldutako boletoen zozketa apirilaren 28an egingo dutela jakinarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide