84 lan aurkeztu dituzte aurtengo Getariako literatur lehiaketara: 81 ipuinen arloan eta beste hiru olerkietan. Lan hauek baloratuko zituen epaimahaia Ane Zubia Iturzaeta Herri Eskolako Ikasketa buruak; Iure Eizagirrek, Artzape Euskara Elkartearen ordezkari gisa; eta Itziar Larrañaga Getariako Udaleko kultura eta euskara batzordeburuak osatu dute. Erun Ortiz Getariako Udaleko kultur teknikaria idazkari gisa aritu da. Idazlanak baloratzeko eta erabakia hartzeko bilera bideokonferentzia bidez egin zuten apirilaren 3an.
LH3n, irabazlea ipuinen sailean Nahia Otaduy Lazkano izan da, Tristura txikia ipuinarekin. Unax Zulaika Urangak aipamen berezia jaso du Jon eta bere futboleko ekipoa idazlanarekin.
LH4en, Suzanna McCallum izan da irabazlea Zaldi beltza ipuinarekin. Julene Basurto Olaizolak aipamen berezia jaso du Bizitza bakarra da ipuinarekin.
LH5en, Peru Irazu Larrazabalen Mozorroen armairua ipuinak jaso du saria. Epaimahaiak bi aipamen berezi eman ditu: Etxahun Olabarri Ezenarrori Denboraren bidaia ipuinagatik, eta Irati Vicente Ezenarrori Maddi eta izotz pistako ate misteriotsua idazlanagatik.
Uxua Ulacia Alberdi izan da irabazlea LH6en, Animaliak surfean ipuinarekin. Ibai Basurto Olaizolak aipamen berezia jaso du Jokin Afrikan ipuinarekin.
Olerki eta bertsoen arloan, haurren mailan, Ibai Basurto Olaizolaren eta Uxue Ulacia Alberdiren Getaria saritu dute; eta 14-16 urte artekoen mailan, Amets Aizpurua Mancisidorren (Bas)herritar baten gogoeta.
Helduen ipuin lehiaketan, Ane Azkue Etxeberriaren Kaioen karranken artean biluzik saritu dute.
Covid-19gatik sortutako egoera lehengoratzen denean, eta ahal den heinean, egingo dute sari banaketa ekitaldia.
Bitartean, idazlan hauek, Getariako web orrian eta Artzape aldizkarian online daude ikusgai.