Bertan behera geratu da Getariako Triatloia

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 28a

Getaitri Triatloi Elkarteak antolatzen du proba urtero, eta sare sozialen bidez eman dute erabakiaren berri.

Maiatzaren 1ean egitekoak ziren urteroko proba, baina Getaitri Triatloi Elkarteak jakitera eman du, egungo egoera dela eta, aurtengo hitzordua bertan behera uztea erabaki dutela. Azaldu dute ordainketa egindako zenbaki berera itzuliko dutela izen-emateko dirua.

420 triatleta bildu zituen iazko Getariako Triatoiak, eta herritarrentzat hitzordu garrantzitsua da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide