Martxoko ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte Getarian

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 13a

Getarian ere neurri zorrotzak hartu dituzte koronabirusaren kutsatzea saihesteko edo, behintzat, murrizteko. Martxoan egitekoak ziren ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte. Behean dago ikusgai zerrenda.

Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren gomendioak jarraituz eta herriko eragile eta elkarteekin kontsultatu ondoren, martxoan zehar aurreikusita zeuden kultur, kirol eta bestela ekintza guztiak bertan behera geratu dira Getarian ere.
 
Martxoaren 14an, Getariako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, Babexa merkatari elkarteak eta Getabat ostalarien elkarteak ondorengo prebentzio neurriak hartu dituzte:
  • Ostalaritza eta merkatzaritza jardueretan aritzen diren establezimendu eta elkarte gastronomikoen itxiera gomendatzen da, oinarrizko beharrak asetzen dituen establezimenduen izan ezik.

Batzordearen beste erabakiak:

  • Terrazak ezartzeko baimena etetea.
  • Osakidetzaren gomendioak zorrotz jarraitzea.
  • Adina eta arrisku handiko giza taldeei behar-beharrezkoa ez balitzetxetik ez ateratzea.
  • Turismo bulegioa, komun publikoak eta haurren parkeak ixtea.
  • Udaleko harrera zerbitzura ahalik eta gutxien bertaratzea; izapideak eta kontsultak telematikoki edo telefonoz egitea.
 
Ondokoak dira bertan behera geratutakoak:
  • Florenen Oroimenezko futbito txapelketa.
  • Hilaren 12rako aurreikusita zegoen Malen Etxeari buruzko dokumentala.
  • Martxoaren 13ko Keta Sharksen saskibaloi partida.
  • Salbatore Festak antolatzeko bilera irekia udaletxean, hilaren 16an.
  • Gure Txeruren esku pilotako finalak, 15ean.
  • Nor Bere Buru Ezagutzen ikastaroa, 17an eta 31n.
  • Gaztetxeko kontzertuak 21ean.
  • Batel Estropadak 21ean.
  • Pentsio Diskriminatzaileak mahai-ingurua Ulpiano Aretoan, 25ean.
  • Katu-kale irakurle taldearen saioa, liburutegian, 26an.
  • Astronomia tailerra Berdura Plazan, 28an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide