Berrehun marihuana landare atzeman eta bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Getarian

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 12a

Pabiloi industrial batean bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak bart, osasun publikoaren aurkako delitua eta argindar publikoan iruzurra egitea leporatuta.

Berrehun marihuana landare atzeman ditu Ertzaintzak bart, goizeko 4:00ak aldera, Getariako industria pabiloi batean. Ertzaintzaren arabera, pabiloira sartu dira, kanpoaldean bi auto ikusi eta lapurretan ari zirela susmatu ondoren. 

Pabilioi horretan zeuden bi pertsonak identifikatu eta atxilotu egin ditu Ertzaintzak, osasun publikoaren aurkako delitua eta argindar publikoan iruzurra egitea leporatuta. Atxilotutako bi pertsonak arratsaldean askatu dituzte, eta epailearen aurretik pasatzeko deiaren zain dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide