Borroka feminista aldarrikatu dute getariarrek ere

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 8a

Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarriz bete dute gaur getariarrek. 12:30ean abiatu da manifestazio zaratatsua Antolatu indarrak, batu borroka feministara lelopean, eta dozenaka herritar batu da protestara.

Mariñak Getariako talde feministak antolatu du manifestazioa, eta arratsaldean Donostian egingo den protestarekin bat egin du.

Datozen egunetan ekitaldi gehiago egingo ditu taldeak Getarian:

Martxoak 12, osteguna: Malen Etxea. Zaintzaren esklabo izeneko dokumentala ikusteko aukera egongo da 19:00etan Gaztetxean. Maitane Subijana getariarra da egilea.

Martxoak 25, asteazkena: Pentsio diskriminatzaileak izeneko mahai-ingurua eskainiko dute 19:00etan, Ulpiano Etxean.

Martxoak 29, igandea: Erroa eta geroa. Emakume baserritarrei buruzko dokumentala emango dute San Prudentzioko ermitan, 12:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide