Istripua izan da AP8-ko 42. kilometroan, Getaria parean

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 5a

Sei autok elkarren aurka talka egin dute Getarian gaur, osteguna, 19:10 inguruan. Autoetako batean zihoan pertsona bat arin zauritu da.

Sei autoren arteko istripua izan da gaur arratsaldean Getarian, AP8-ko 42. kilometroan, Irungo norantzan. Trafiko Zuzendaritzak Urola Kostako Hitzari jakinarazi dionez, sei autok talka egin dute elkarren artean 19:10 aldera. Ondorioz, lagun bat arin zauritu da. Trafiko Zuzendaritzaren arabera, istripuak eraginak izan ditu errepidean, eta auto ilara handiak sortu dira. Uneotan bi kilometro inguruko auto ilarak daude errepidean, eta garabiak lanean ari dira errepidea bere normaltasunera ahalik eta azkarren itzultzeko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide