Binakako Emakume Master Cup pilota txapelketako final laurdenak jokatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 29a

Gaur, larunbata, Binakako Emakume Master Cup esku pilota txapelketako final laurdenak jokatu dituzte Getariako Sahatsaga kiroldegian. Herritar asko juntatu da harmailetan, eta giro ederra izan da lau pilota partidetan (hiru final laurden eta lagun artekoa).

Aipatzekoa Olatz Arrizabalaga - Gentzane Aldai bikotea egiten ari txapelketa. Aurtengoa dute lehen urtea "Pilota mixtoa" kategorian, eta final erdietarako sailkatzea lortu dute.

Hauek dira gaurko emaitzak:

. Miren Larrarte - Olatz Ruiz de Larramendi 18 // Maddi Unanue - Naroa Agirre 4 (lagun arteko partida)

. Olatz Arrizabalaga - Gentzane Aldai 18 // Miriam Arrillaga - Ainhoa Romero 7

. Amaia Aldai - Arrate Bergara 18 // Laia Salsamendi - Ane Mendiburu 17

. Leire Garai - Nora Mendizabal 18 // Ibone Salinas - Andrea Capellán 13

Martxoaren 8an jokatuko dituzte txapelketako final erdiak Beasainen.

Finalerdiak:

. Olatz Arrizabalaga - Gentzane Aldai // Amaia Aldai - Arrate Bergara

. Leire Garai - Nora Mendizabal // Miren Larrarte - Olatz Ruiz de Larramendi

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide