‘Juan Sebastian Elkano: Ortzimugaren sustraiak’ arte liburua aurkeztuko dute ostiral honetan Getarian

Urola Kostako Hitza 2020ko ots. 27a, 08:47

Joseba Urretabizkaia argazkilariak eta Alvaro Bermejo idazleak egin dute lana, eta 40 getariarretik gorak hartu dute parte. Xibarit argitaletxeak argitaratu du, eta biharko aurkezpenean liburua eskuratzeko aukera izango dute herritarrek.

Arte liburuan agertuko den argazkietako baten zati bat

Juan Sebastian Elkano: Ortzimugaren sustraiak arte liburua aurkeztuko dute bihar Getariako udalbatzar aretoan Joseba Urretabizkaia argazkilariak eta Alvaro Bermejo idazleak. Getariako 40 bizilagunek baino gehiagok hartu dute proiektuan, Elkano eta bere garaikideen paperean sartuta argazkietarako. Aurreratu dutenez, liburuan agertuko dira bai munduari lehen aldiz bira eman zion kapitaina, bai haren herria, Getaria.

Lanak Elkano 500 Fundazioaren eta Getariako Udalaren babesa jaso du, eta hainbat enpresak babestu dute: Maisor Kontserbek, Batelak, Engranajes Juaristik, Elkano jatetxeak eta Kaia Kaipe jatetxeak.

Liburua eskuratzeko aukera

Aurkezpena ostiral honetan izango da, 19:00etan, udaletxeko udalbatzar aretoan. Herritarrek bertaratzeko aukera dute, tokia bete arte. Jakinarazi dutenez, liburua eskuratzeko aukera egongo da han, baina ez dute zehaztu zer prezio duen, edo doan banatuko duten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide