Getariako 19. Literatura Lehiaketa abiatu dute

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 25a

Olerki, ipuin nahiz bertsoa idatzita har dezakete parte getariarrek lehiaketan, lau mailatan banatuta. Gazteenak LH 3. mailakoak izango dira. Idazlanak aurkezteko azken eguna martxoaren 18a da.

Getariako 19. Literatur Lehiaketa antolatu du Getariako Udalak, eta martxoaren 18ra arte aukera dute herritarrek olerki, ipuin nahiz bertsoak aurkezteko bertara. Lau maila zehaztu dituzte parte hartzeko: LH3-LH6 arteko ikasleena; DBHko lehenengo ziklokoa (12-14 urte); DBHko bigarren ziklokoa (14-16 urte); eta 16 urtetik gorakoena. 

Lehiaketak bi modalitate ditu: ipuina batetik,  eta bertsoa edo olerkia, bestetik.

Getariarrei zuzendutako literatura lehiaketa da, eta partaide bakoitzak, bere mailan, nahi adina lan aurkez ditzake. Lanek, noski, norberak egindakoak izan behar dute.

Oinarri guztiak hemen behean daude irakurgai, eta parte hartu nahi duenak martxoaren 18a izango du lanak aurkezteko azken eguna. Egun horretan, 13:00ak baino lehen entregatu beharko du lana udaletxean edo udal liburutegian.

Getariako 19. Literatura Lehiaketa oinarriak

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide