Ostiralean hasiko da Florenen oroimenezko X. futbito txapelketa Getarian

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 18a

11 taldek eman dute izena aurtengo txapelketan eta, ostiralean, 21:00etatik aurrera jokatuko dituzte lehen norgehiagokak.

Otsailaren 21ean, ostiralean, hasiko da Gure Txeru Elkarteak antolatutako Florenen oroimenezko hamargarren futbito txapelketa. 11 taldek parte hartuko dute aurtengoan, eta 21:00ean jokatuko dituzte lehenengo partidak pilotalekuan. Igande goizean jarraituko du txapelketak.

  • Ostiralean 21:00etan: Taxko-Iribar
  • Ostiralean 22:00etan: Elkano-Haitze
  • Ostiralean 23:00etan: Astillero-Izarri
  • Igandean 11:00etan: Giroa-Txoko
  • Igandean 12:00etan: Xagu-Balearri

Jardunaldi bakoitzean talde batek atsedena izango du, eta lehenengoan Kaia/Kaipe geratuko da lehiatik kanpo. Txapelketako partidak ekainera arteko asteburuetan jokatuk dituzte, eta finalak, berriz, ekainaren 6an. Hemen dago ikusgai denboraldi osoko egutegia.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide