Getariako inauteriek badituzte kartel irabazleak

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 16a

Era berean, Getariako Udalak iragarri du datorren larunbateko jai egitaraua.

Getariako Udalak eman ditu jakitera 2020ko Inauterietako Kartel Lehiaketako irabazleak. Guztira, 32 lan aurkeztu dira aurten, eta epaimahaiko kideak joan den asteartean erabaki zituzten kategoria bakoitzeko sarituak: 2-5 urte bitartekoen artean, Karen Esnal Gastezi; LH1-LH3 mailan, Lur Elorrieta Alberdi; LH4-LH6 mailan, Irati Vicente Ezenarro; DBHkoen artean, Estanix Irazu Larrazabal; eta helduen kategorian, Asier Illarramendi Etxabe.

Sari banaketa ekitaldia otsailaren 22an izango da, inauterietako jai egun nagusian, herriko plazan, 18:45ean. Gainerakoan, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak erakusgai izango dira udaletxeko sarreran bihartik otsailaren 25era arte.

EGITARAUA
Otsailak 22, larunbata

- 10:30etik aurrera. Erakusleiho onenak aukeratuko dituzte.

- 12:00. Pote Zomorro alaia, Jainekin txarangarekin.

- 17:30etik 19:00etara. Kolaxekin musika eta dantza, herriko plazan.

- 18:45ean. Kartel eta erakusleiho lehiaketako sari banaketa, plazan. Horrez gain, 2020ko Karnabaleruena izendatuko dute.

- 19:00. Dantzaldi erraldoia, plazan.

- Jarraian. Jainekin txarangarekin kalez kale.


Bestalde, herriko tabernariek ere bat egingo dute mozorroaren festarekin, eta 60 euroko bonoak zozkatuko dituzte, tabernetan kontsumitzen dutenen artean. Parte hartzeko txartelak bete beharko dituzte emango dituzte larunbatean, eta zozketa hurrengo egunean egingo dute, otsailaren 23an, eguerdiko txikiteoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide