Santa Ageda eguna asteazkena egokitu da aurten, eta getariarrek larunbatera arte itxoin dute urteroko santa eskea egiteko. 08:00etan plazan elkartu zen dozena bat lagun, eta ohi bezala, auzoz auzo ibili ziren, baserriz baserri, kantuan eta bertsotan.
Aurten Danel Olano, Libe Goenaga eta Amets Aizpurua izan dira bertsolariak, eta Abeta Berri baserri aurrean harrapatu ditu horiek eta kuadrilla osoa HITZAk eta Erlok.