Astelehenean bukatuko da Getariako Inauterietako Kartel Lehiaketarako lanak aurkezteko epea

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 7a

Adin guztietako getariarrek har dezakete parte, eta hainbat sari egongo dira, maila ezberdinetan banatuta.

Otsailaren 10a bitartean aurkeztu daitezke lanak Getariako inauterietako kartel lehiaketara. Adin guztietako getariarrek hartu dezakete bertan parte, eta gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango du bakoitzak; 16 urtetik beherakoen kasuan eskuz egindakoak izan beharko dute.

Lanak egileen sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira udaletxean edo liburutegian, eta epaimahaiak lanak entregatzen diren astean bertan hartuko du erabakia. Hainbat sari izango dira: 2-5 urte bitartekoentzat oparia; 1. mailatik 3. mailara, oparia; 4. mailatik 6. mailara, oparia; 12-15 urteko gazteak; 60 euro; eta 16 urtetik gorakoentzat, 150 euro.

Kartel irabazleek Getariako Inauteriak 2020ko jai egitaraua iragarriko dute. Bestalde, aurkeztutako lan guztiak udaletxeko sarreran izango dira ikusgai, otsailaren 17tik 25era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide