Laso eta Albisu nagusi Getarian jokatutako partidan

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 11

22-21 irabazi dute Artolaren eta Imazen aurka, eta laugarren garaipena eskuratu dute Eskuz Binakako Pilota Txapelketan.

Getariako pilotalekuan jokatu zen atzo gauean Eskuz Binakako Pilota Txapelketako zortzigarren jardunaldiko partidetako bat. Artola-Imaz bikotea Laso-Albisuren aurka aritu zen bertan, eta markagailuan justu-justu gailendu zen bigarren bikotea; 22-21 irabazi zuten partida Lasok eta Albisuk. Hala, ligaxkako laugarren garaipena lortu zuten. 

Getariako harmailetan giro ona izan zen nagusi bigarren itzuliko lehen partida horretan. Guztira hamalau jardunaldi izango dira, azkena otsailaren 23an. Finalak ere badu eguna eta tokia: apirilaren 5ean jokatuko dute Bilboko Bizkaia frontoian.

Zortzigarren jardunaldiko azken partida bihar, igandea, jokatuko dute Zumaian Olaizola II.a-Urrutikoetxeak  Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena II.aren aurka. Hemen partida horri buruzko informazio gehiago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide