Palak astinduz aurre egin zioten atzo hotzari Getarian

Juan Luis Romatet 2019ko abenduaren 30a

Goizeko lehen orduetako hotzari aurre egin zioten atzo Getariako Gazte Asanbladak antolatutako Pala txapelketa mistoan parte hartu zuten bikoteek. Hamar izan dira txapelketaren laugarren edizio honetan aritu diren bikoteak. 

Goizeko 10:00etan jarri zuten hitzordua. Batzuk partiden amaieran emango zen mokadurako parrila prestatzen zuten bitartean, besteak beroketa lanetan aritu ziren. Azken hauek ez zuten erraza izan, eguna 3 graduko tenperaturarekin esnatu baitzen. 

Hamar bikote aritu dira aurten garaikurraren bila. Fase desberdinak jokatu ondoren, lau bikote heldu ziren finalerdietara. Lehen finalaurrekoan Hostaizka Etxeberriak eta Mikel Agirrek osatutak bikoteak 12-11 emaitzarekin irabazi zien Ane Arozenari eta Alex Rodriguezi; bigarrenean, berriz, Intza Gurrutxaga eta Maikel Larrañaga 12-6 emaitzarekin irabazi zieten Ane Lazkano eta Gorka Lazkanori.

Finala 16 tantora jokatu zen eta Gurrutxaga-Larrañaga bikoteak 16-9 emaitzarekin irabazi zieten Etxeberria eta Agirreri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide