Getariara ere ailegatu dira Olentzero eta Mari Domingi

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 24a

Galtxagorrien laguntzarekin eta trikitilariek girotuta, Sahatsaga kaletik etorri dira Olentzero eta Mari Domingi gurdi gainean. Herriguneari itzulia eman ondoren, udaletxe azpian jarri dira herriko haurren gutunak jasotzeko. Aurretik, ordea, Olentzeroren abestia kantatu dute bertaratu diren herritarrek, baita kalez kale kantuan atera diren herriko taldeek ere, eta, jarraian, Galtzagorriek dantza erakustaldia eskaini dute Hator, hator! abestiaren erritmora. Urtero bezala, Gabon giro ederra sortu da herrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide