Getariako haztegi batean eta Vigoko (Galizia) hirutan 16 tona almeja japoniar aurkitu dituzte, egun hauetan saltzeko prest. Espainiako eta Portugalgo poliziek elkarlanean egindako operazio batean atzeman dituzte legez kanpo harrapatutako molusku hauek.
Espainiako Polizia Nazionalak esan duenez, Portugalen, kutsatutako eremu batean, harrapatutako txirlak dira atzemandakoak, eta hortik Europako beste herrialde batzuetara eramateko asmoa zuten. Inolako osasun kontrolik pasatu gabe merkaturatu behar zituzten, antza.
'Clamp' izena jarri diote operazioari, eta bi pertsona atxilotu dituzte Portugalen.