Getariako Juan Sebastian Elkano Musika Eskolak eta Getariako Udalak, helduei zuzendutako oinarrizko euskal dantza ikastaroa antolatu dute. 35-70 urte arteko herritarrei zuzenduta dago, eta euskal dantzak ikasiz lagun artean gozatzea da ikastaroaren helburua. Bertan parte hartu nahi dutenek hilaren 9tik 11ra, astelehenetik asteazkenera bitartean, eman dezakete izena Getariako musika eskolan. Horrez gain, abenduaren 11n, asteazkenerakin, 19:15ean hasita, egingo dute informazio bilera, Gure Txeru elkartean.
Antolatzaileek azpimarratu dute, ikastaroan parte hartzen dutenek ez dutela jendaurreko emanaldirik egin beharko.