Hiru egunez, abenduaren 6tik 8ra, bisita bereziak egiteko aukera egongo da Getariako Balentziaga Museoan. Dantzaz Konpainiak eta museoak "ikerketa prozesu bat" egin dute elkarlanean, eta "museoaren eta bisitarien arteko bitartekaritza-tresna berri bat" proposatu dute.
Hala, museoko bildumak oinarri hartuta koreografiak sortu, eta horiek interpretatuko dituzte konpainiako dantzari gazteek.
11:00etan hasiko dira bisita berezi horiek, eta arduradunek zehaztu dute gaztelaniaz izango direla. Bisita horietan parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea museoko harreran, bisita ordua baino lehen.
Informazio gehiago nahi duenak 943-00 88 40 telefono zenbakira hots egin dezake, edo info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidera idatzi.
AGENDA. Asteburu luze honetan hainbat ekitaldi egingo dira Urola Kostan. Ikus itzazu hemen.