'Txarriboda' antzezlana eskainiko dute Getarian abenduaren 15ean

Urola Kostako Hitza 2019ko abe. 4a, 18:20

Hika teatroaren 'Txarriboda' antzezlana izango da abenduaren 15ean, igandea, Iturzaetako aretoan. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Turismo Bulegoan.

Hika konpainiaren Txarriboda antzezlana Getariara helduko da datorren astean. Hain justu ere, abenduaren 15ean, igandea, antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Iturzaeta aretoan.

Udaletik jakinarazi dutenez, sarrerak gaur jarri dituzte salgai. Turismo Bulegoan eskura daitezke, 8 euroren prezioan. 

Sei aktorek hartuko dute parte antzezlanean, zuzeneko musika lagun dutela. Antzezlanak, ordea, badu berezitasun bat: ospakizunaren parte izango da ikuslegoa ere. Aktoreen inprobisazioari bide emanez eraiki dute kontakizuna. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide