Euskararen Egunez, haurrei zuzendutako ekitaldi ugari izan da gaur Getarian. Iturzaeta Herri Eskolatik kalejiran abiatu dira Berdura Plazara, eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzeko, ekitaldia izan dute bertan. Euskararen alde lanean jarraitzeko asmoa agertu dute bertan ikasleek. Jolaserako tartea hartu dute ondoren: Irriak Plazan ikuskizunaz gozatu dute, Irrien Lagunen eskutik.
Magia trikimailuak eskaintzeaz gain, dantzan eta kantuan aritu dira emanaldira gerturatutako haur zein gurasoak. Iturzaetara itzuliko dira ondoren, 19:00etarako, Kanadara joateko euskaraz jakin behar da solasaldira.