Irudietan: Gaztetxoek hartu dute herritarren ordezkaritza Getarian

Amaia Urbieta Arruti 2019ko azaroaren 30a

TONPE Herriko Gurasoen Elkarteak antolatuta, Alkate Txiki Eguna ari dira ospatzen gaur Getarian. Arratsaldean tailerretan aritu dira etxeko txikienak eta, ondoren, aurtengo alkate txikiari eta zinegotziei aginte makila eman die Haritz Alberdi Getariako alkateak. Udalbatzar aretoa bete-bete eginda hartu dute makila gaztetxoek. Aurten Gorka Ezenarro izan da alkatea, eta harekin batera, udalbatza osatu dute Ekiñe Kerexeta, Aimar Zulaika, Oier Larrañaga, Nerea Iribar eta Argiñe San Martin zinegotziek. Egin duten osoko bilkuran Lehen Hezkuntzako maila bakoitzeko haurrek egindako galderak erantzun dituzte agintari txikiek.

Gaztetxoen festa ez da amaitu Getarian, buruhandiekin jolasean aritu ondoren, Berdura plazan afaria izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide