Salbatore abesbatzaren kontzertua eta Balentzia museoko emanaldi berezia, Xexiliren aitzakian

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 24a

Xexili Egunaren harira, igandean izan dira ekitaldi gehienak Getarian. Salbatore abesbatzak kontzertu berezia eman du Salbatore Deunaren parrokian, Ruben Mejutoren gidaritzapean. Bertaratutakoek abesti ugariz gozatzeko aukera izan dute, horien artean, Getariako ereserkiaz. 

Cristobal Balentziaga museoan ere ospatu dute musikarien eguna. Balentziaga eta Musika kantu eta piano errezital dramatizatua izan da eguerdian; Cristobal Balentziagaren sormen-unibertsoa haren garaiko konpositoreekin lotzea izan da emanaldiaren xedea.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide