Asisko Urmenetak saioa eskainiko du Getariako San Prudentzio auzoan

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 21a

Abenduaren 1erako antolatu dute solasaldia, San Prudentzioko Lagunek.

Euskadi Literatura Saria jaso berri du Asisko Urmenetak, eta abenduaren 1ean, solasaldia eskainiko du Getariako San Prudentzio ermitan, 12:30ean hasita. Saioan Aztihitza liburua izango du hizpide, Agosti Xaho Atharratzeko (1811-1858) euskaltzale amorratu eta independentista baten biografia kontatzen duena.

Hain zuzen, ‘AztiHitza: Xahoren biografikoa’ lanagatik jaso du Urmenetak Euskadi Literatura lanen ilustrazio saria. San Prudentzion lliburu hori aurkeztuko du, eta horretarako irakurketa dramatizatuak eskainiko ditu Antxo, Axeri eta Oihanart pertsonaiekin batera. San Prudentzioko Lagunen esanetan, "ikuskizuna bermatua egongo da oraingo saio honetan ere". Saioaren amaieran, Zuberoako kantuez eta musikaz gozatzeko aukera ere izango da Ihitz Iriarteren eskutik. Eta jarraian, usadioari jarraituz, xeixia eskainiko dute.

Dena dela, Ez da Asisko San Prudentziora joaten den lehen aldia izango, lehendik ere bitan izan da Getariako auzoan auzo elkarteko kideek gonbidatuta. "Bietan saio arrakastatsuak eskaini ditu marrazkilari nafarrak, eta abendukoa ere horrela izatea esperu dute antolatzaileek. Hala, herritarrak bertaratzera gonbidatu dituzte.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide