Gaur goizeko 10:00ak inguruan alarma abisua entzun da Iturzaeta Eskolan, baina ez da benetako ezbehar baten ondorioz izan. Sute simulakro bat egin dute. Geletako leihoak eta ateak itxi ondoren, ilaran atera dira ikasle eta irakasleak larrialdi irteeretatik. Larrialdi planean jasota dagoen bezala, eskolako atarian bildu dira denak larrialdi-buruaren eta solairu koordinatzaileen argibideei jarraituz. Gaurkoaren ondoren, eskolatik adierazi dute prest daudela benetako larrialdi egoera bati aurre egiteko.