Manuela Iwansson eta Arrotzak, astelehenean Getariako gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 14a

Manuela Iwansonn suediarra eta Arrotzak talde euskalduna Getariako gaztetxean izango dira astelehenean. Musika saioa 21:00etan hasiko da, gaztetxetik jakinarazi dutenez. Azken bi aldietan Terrible Feelings taldeko abeslari gisa izan zen Getarian Iwansonn. Azken urteetan Robert Hurularen (The Vicious, Masshysteri, Regulations…) Hurula taldeko baxu-jotzaile aritu ondoren —baita Suediar Grammy sari bat irabazi ere—, bere bakarkako proiektu berria aurkeztuko du Iwanssonek.

Arrotzak taldeak osatuko du asteleheneko musika eskaintza. Apirilean Europan zehar bira egin ondoren, erregaitz dabiltza alde batetik eta bestetik izerdi hotza botatzen. Ereserki itzaltsuak, punk iluna eta post punka oholtzaratuko dituzte Arrotzakeko musikariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide