Getarian EH Bildu nagusitu da Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 10a

Parte hartzea altua izan da gaur Getarian: %67,12koa. Apirileko emaitzekin alderatuta ez da alde nabarmenik egon; EH Bilduk aurrekoan baino boto bat gehiago eskuratu du, esaterako.

721 boto lortuta, EH Bilduk irabazi ditu bozak gaur ere Getarian. Boto bat gehiago bakarrik eskuratu zuen apirilean izan ziren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. EAJk bigarren indarra izaten jarraitu du gaur, 680 botorekin (apirilean 697 lortu zituen).

Hirugarren indarra Podemos izan da 115 botorekin, eta atzetik jarraitu dute hurrenez hurren PSOEk 66 botorekin, PPk 9 botorekin, Voxek eta  Ciudadanosek 5 botorekin, Pacmak 4 botorekin, ELAK/PCTEk 2rekin, eta EB eta PUM+Jk, azkenik, boto banarekin.

Goiko grafikoan ageri dira gaurko emaitzak eta apirilekoak; ikus daitekeenez, aldaketa gutxi egon da boto-emaileen artean. Parte hartzea ere, altua izan da beste herri batzuekin alderatuta. Izan ere, boto eskubidea zutenen %67,12k eman dute botoa (apirilean %70,94k eman zuten).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide