Aurten bigarren aldiz, Espainiako Gorteak aukeratu behar izan dituzte herritarrek, eta hauteslekuetara gerturatu dira botoa ematera. Eguna lasaia izan bada ere, Getarian ezustekoa hartu dute Berdura Plazan bozkatu duten zenbait herritarrek, hauteskunde mahai bateko presidentea pailazoen sudur gorria jantzita egon baita. Hitzako kazetariak sudur gorriaren arrazoia galdetu dionenean, ez du arrazoirik eman nahi izan, "herritar bakoitzak bere interpretazioa egin dezala", esan du.