Ostiralean hasi zituzten jaiak Askizun, mus txapelketarekin. Ume jolasak eta auzo afaria izan zituzten atzo, eta gaur herri kirol jaialdiaz gozatzeko aukera izan dute auzotarrek, eta euriari, haizeari eta hotzari aurre eginda, auzora bertaratu direnek.
Mezaren ondoren izan da jaialdia. Zelai II.a eta Karmele Gisasola Zelai aritu dira harriarekin eta aizkorarekin lanean; Tubik, berriz, Iparraldeko jokoak eraman ditu.
San Martin Eguna bihar
San Martin Eguna ospatuko dute bihar Askizun. Goizeko 11:00etan meza nagusia izango da, eta, ondoren, txakolin dastaketa. Gauean erromeria izango dute Laja eta Narbaizarekin.