Nepaldala Gobernuz Kanpoko Erakundearen ekimenez, eta Katrapuna kantinak eta Artzape Euskara Elkarteak lagunduta, sardina jan solidarioa egin dute eguerdian Katrapuna plazan. Parrillan erretako sardinak dastatzeko aukeraz gain, sagardoa txotxetik edateko aukera izan dute bertaratu direnek. Egitasmoarekin lortutako dirua Nepaldala elkarteari bideratuko zaio zaio. Era berean, elkarteak informazio postu bat jarriko du plazan bertan, proiektuaren berri emateko; arratsaldean ere izango dira.