Datorren asteazkenean, azaroaren 6an, Uxue Alberdi Getariako bizilagunak Kontrako eztarritik (emakume bertsolarien testigantzak) liburuaren aurkezpena egingo du Alhondigan, 19:00etan hasita. Getariako Karta Sozialak antolatu du ekimena, eta liburua aurkezteaz gain, hitzaldia ere eskainiko du.
Martxoan argitaratu zuen saiakera liburua Alberdik, eta, bertan, adin eta jatorri ezberdineko 15 emakume bertsolariren testigantzak bildu ditu. Hala, ikuspegi feminista batekin, emakumeek bertso munduan dituzten trabak detektatu eta plazaratu ditu 22 mekanisko osatzen dituen zerrenda batean: bazterkeria, ikusezintasuna, gizonen arteko aliantzak, gutxiespena, desautorizazioa...