Urriaren 26an jokatu zen Gaztetape hondartzan Getariako Surf eta Bodyboard txapelketa. Pasa den asteko eguraldi txarragatik astebetez atzeratu zuten txapelketa antolatzaileek, baina oraingoan uretan sartzeko egun ederra izan zuten partehartzaileek. Antolatzaileek kontatu dutenez, guztira 45 lagun lehiatu ziren maila ezberdinetan banatuta: "Giro ezin hobean joan zen txapelketa. Emaitzez haratago, lagun artean pasatzeko eguna izaten da eta halaxe izan zen". Eguna parrillada eder batekin amaitu zuten. Argazkiak: Maria Maya Manterola.