Etxeko txikienek eta beraien familiek musikarekin gozatzeko aukera ezinhobea izango dute bihar arratsaldean Getariako Musika Eskolan, izan ere, 2017an jaiotako haur eta beraien familientzat saio irekia egongo da.
Musika Eskolaren ustez, "musikaz gozatzeko edozein adin da egokia, eta horregatik, eskaintza zabaldu nahi dugu eta bi urteko haurrei zein beraien familiei horretarako espazioa eskaini". Biharko saioa irekia izango da, baina eskolako kideek astean behin antolatuko dute tailerra. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute bulegoan edo helbide elektroniko eta telefono zenbaki hauen bidez: elkanomusikae@gmail.com , getamusika@gmail.com , 688 84 20 49.