Silvia Triguerosen hitzaldia izango da bihar Getarian, Mendi Astearen baitan

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 23a

Hitzaldiaren aurretik Mikel eta Iñaki Urresti anaiek zuzendutako 'Tor' dokumentala ikusteko aukera izango da. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Iturzaeta eskolan.

Getariako VI. Mendi Astearen baitan, Silvia Trigueros korrikalariarekin solasaldia egongo da bihar Iturzaeta eskolan, 19:00etatatik aurrera. Triguerosek hitza hartu baino lehen, ordea, Tor dokumentala ikusteko aukera izango da. Mikel eta Iñaki Urresti anaiek zuzendutako film horretan, Silvia Triguerosek Tor des Geants ultratrailean egindako lasterketa kontatzen da. 330 kilometroko ibilbidea eta 24.000 metroko desnibela du, tartean 3.000 metrotik gorako puntuak ere harrapatuz. Triguerosek hiru aldiz parte hartu du bertan, aurrenekoan bosgarren bukatu zuen, bigarren saioan bigarren, eta hirugarren ahaleginean, 43 urterekin, proba irabaztea lortu zuen. Dokumentalak hainbat sari jaso ditu eta nazioarteko zine jaialditan ere eman dute.

Ikusentzunezkoaren ondoren, Triguerosekin solasaldia egongo da. Besteak beste, Tor des Geants lasterketako pasarteez, bere entrenamenduez, lana eta familiaz arituko da korrikalari bizkaitarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide