Oldseed eta Carolyn Mark bakarlariek kontzertua emango dute igandean San Prudentzioko ermitan

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 22a

Emanaldiaren ondoren xeixia eta ardo dastaketa egongo dira.

San Prudentzioko Lagunak taldeak antolatuta, igandean, urriaren 27an, Oldseed eta Carolyn Mark bakarlariek kontzertua eskainiko dute San Prudentzio auzoko ermitan. Kanadatik datorren bikoteak country folk estiloko musika jotzen du eta emanaldia 13:00etan izango da. 

Kontzertuaren ondoren, xeixia eta ardo dastaketa egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide