Trafiko Zuzendaritzak zabaldutako informazioaren arabera, N-634 errepideko 25.kilometroan, Getarian, izan da istripua gaur 20:00ak aldera.
Antza, bi ibilgailuren artean gertatu da ezbehar larria, baina ez dute zehaztu zauriturik dagoen eta zein den beraien egoera.
Istripuak ilara luzeak eragin ditu errepidean, baina jada zabaldu dituzte bi erraiak.