2020ko urtarrilaren 21ean Cristobal Balenciagaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatuko da. Hori dela eta, Balenciaga Fundazioak eta Cristobal Balenciaga Museoak Nazioarateko I. Biltzarra antolatu du 2020ko urriaren lehendabiziko bi egunetarako.
Biltzar akademikoa izango da eta jostunaren figurari eta legatuari buruzko lanak eta ikerketa proposamen berritzaile eta kalitatekoak aurkeztuko dira, haren hedadura osoa aintzat hartuta: pertsonala, enpresariala, sormenezkoa, teknikoa... Haren figuraren garrantzia kontuan hartuta, ongietorriak izango dira, modaren historiaren arlotik etorritako proposamenak ez ezik, beste ikerketa arlo batzuetatik etorritakoak ere, hala nola ekonomikoa, legezkoa, soziologikoa eta arteen mundukoa, zentzu zabalean. Nahitaez bete beharreko baldintza da proposamenak Balenciagari buruzkoak izatea.