Pintura Eguna egin dute gaur Getarian

Aiora Larrañaga 2019ko urriaren 12a

Tonpe Guraso Elkarteak antolatuta, Pintura Eguna egin dute gaur Getarian. 'Amalurra zaindu' gaitzat hartuta marrazkiak eta eskulanak egin dituzte Berdura Plazan, eta goiz ederra pasa dute haurrek eta gurasoek. Izan ere, azken hauek, seme-alabei laguntzeko aitzakian, gustura aritu dira marrazten eta margotzen.

Argazkiak: Tonpe Guraso Elkartea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide