Asteazkenean itsasoratuko da 'Aita Mari' erreskate ontzia

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 10a

Falta zuen baimena eman dio Espainiako Gobernuak. Uztailetik Pasaiako portuan dago.

Euskal Herriko Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak BERRIAri baieztatu dionez, 'Aita Mari' ontziak falta zuen baimena eman dio Espainiako Gobernuak, eta, hala, datorren asteazkenean itsasoratuko da Greziara han dauden errefuxiatuei laguntza humanitarioa emateko.

Uztailetik Pasaiako portuan dago ontzia. Konponketa batzuk egiteko sartu ziren portuan, baina abuztuaren amaierarako eginak zituzten. Zain egon dira ordutik baimena noiz lortuko.

'Aita Mari' Getarian baxurako arrantzarako erabilitakoa da eta 32 metroko luzera du. Duela urtebete egin zuten aurkezpena, hain zuzen, Getariako portuan. Hasieratik izan zituzten arazoak itsasoratzeko, baimenak zirela eta ez zirela. Apirilean itsasoratu ziren azkenean, erreskateak egiteko baimenik gabe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide