Pintura Eguna antolatu du larunbaterako Tonpe Guraso Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 10a

Goizean zehar hainbat ekintza egingo dira Berdura plazan.

Tonpe Getariako Guraso Elkarteak eta Lagunak antolatuta, Pintura Eguna izango da larunbatean Berdura plazan. Hauxe da prestatu duten egitarua:

  • 11:00etan tailerrak
  • 11:30etatik 12:30etara marrazketa eta pintura. Gaia: Amalurra zaindu.
  • 13:00etan, parte hartzaile guztien artean sarien zozketa egingo da

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide