Kontserbazioaren eta Zaharberritzearen Europako Egunaren harira, Cristobal Balenciaga Museoak aukera paregabea eskainiko du aste honetan zehar arlo honetan egiten duen lana ezagutzeko. Gauzak horrela, urriaren 11 arte, 12:00etatik 12:30era bitartean, Museoko Bilduma Sailak kontserbatzeko, zaharberritzeko eta erakusteko ezarrita dituen protokoloak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Horretarako, erakusketaren baitan, aipatutako helbururako irekitako espazioaren edukia sendotuko da egun hauetan. Bertan, hauxe izango da erakutsiko dena: kontserbatzaile-zaharberritzaileak pieza bat museora sartzen duenetik beira-arasetan kokatzen duen arteko prozesua. Ekimen honekin ezagutarazi nahi da museoko lana, baita balioan jartzea ere.