Feminismoari buruzko hitzaldia emango du Itziar Zigak Getarian

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 26a

Getariako Karta Sozialak antolatu du hitzaldia datorren ostegunerako. Alhondigan izango da, 19:00etan.

Getariako Karta Sozialak ikasturte berriko lehen hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako, urriaren 3rako. Hain zuzen feminismoari buruzko ekitaldiak antolatzen ari dira eta lehenengoa Itziar Zigaren hitzaldia izango da.

"Gaur egun feminismoaren gaia puri purian dagoela ematen duen arren  eta badirudien bat-batean denok bihurtu garela feministak, gure ustez ez da horrela eta itxurakeria da gehien gehiena. Eguneroko bizitzan eta ekintzetan ikaragarri daukagu ikasteko eta aldatzeko zer esanik ez. Horregatik karta sozialetik, Getarian ere hor sakontzeko beharra ikusten dugu eta segiko dugu ikasturte honetan zehar ere aurreko urtekoari segida emanez gauzak antolatzen feminismoaren inguruan".

Itziar Ziga (1974 Errenteria), idazle, kazetari eta ekintzaile feminista da. Bartzelonan bizi izan zen hainbat urtez bertan hainbat erakundetako kide izan da Front d'Alliberament Gai de Catalunyan, ex_dones ... Andra  egunkarian idazten zuen, gaur egun GARA egunkarian zutabegile da. Hainbat liburu argitaratuak ditu beti feminismoa ardatz, azken biak Sexual Herria (2011) eta Malditas (2014) dira. Feminista trangresorea da Itziar bai bizitzan eta baita diskurtsoan ere, inolaz ere ez politikoki zuena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide