Azken sei urtetan egin den bezala, aurtengoan ere, martxan 2020ko udal aurrekontu parte hartzaileetarako prozesua. Interesa dutenek hainbat bide izango dituzte parte hartzeko:
- Etxe bakoitzeko postontzietan banatuko den fitxa osatu eta udaletxe atarian dagoen buzoian bota.
- Online galdetegia osatuz; honen helbidea fitxetako QR-an edo udaleko webgune zein sare sozialetan zintzilikatuko da.
- herritarrenpartehartzea@getaria.eus posta elektronikora proposamenak bidaliz.
Parte hartze prozesu hori urriaren 30a arte egongo da martxan.
Amaitzeko, udazkenean abiatuko den aparkalekuen ordenantza egiteko parte hartze prozesua dela eta, herritarrekin zuzeneko bilerak ez dira egingo; hala ere, proposamenak aurrez-aurre helarazi nahi badira, udalarekin haremanetan ipini eta biltzeko aukera izango da.