Irudietan: Getariako XVIII. Salbatore Biatloia

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 21a

Gaur jokatu dute Getariako XVIII. Salbatore Biatloia, 12:00etan hasita, Biatloi Txikiaren ondoren. Aurten 59 partaide izan dira, eta lehenengo aldiz, erreleboka jokatzeko aukera eman dute. 19 bikotek hartu dute parte guztira, eta gainontzeko 40 pertsonak banaka lehiatu dira. 550 metro egin dituzte igerian Getariako Malkorbe hondartzan, eta ondoren, herrigunea lasterka zeharkatu dute, 3.500 metroko ibilbidea osatuz.

Emakumezkoen kategorian, Usoa Ostolaza zarauztarrak lortu du garaipena (0:20:01), eta gizonezkoen kategorian, Iñigo Eizagirre zarauztarra izan da nagusi (0:19:23). Beteranoei dagokienez, emakumezkoen kategorian, Arantzazu Olazabal zarauztarrak irabazi du (0:29:21), eta gizonezkoenean, Asier Astigarraga zarauztarra izan da nagusi (0:19:38). Erreleboka jokatu duten bikoteen artean, Jon Peña eta Asier Etxabe getariar eta zarauztarrak eskuratu dute garaipena (0:18:43).

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide