Irudietan: Getariako III. Biatloi Txikia

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 21a

Gaur jokatu da Getariako XVIII. Salbatore Biatloia, 12:00etan hasita. Ordubete lehenago, Biatloi txikian hartu dute parte 9-15 urteko bitarteko gaztetxoek, bi txandatan: 9-11 urte bitartekoak lehenengo, eta 12-15 urte bitartekoak ondoren.

9-11 urte bitartekoek 75 metro igerian eta 250 metro lasterka egin dituzte, eta 15 partaide izan dira.  12-15 urte bitartekoen kategorian, berriz, 5 partaide izan dira, eta 150 metro igerian eta 500 metro lasterka burutu dituzte.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide