Irailaren 23tik 27ra bitartean Gure Txeruk antolatutako jostugintza, eskulanak eta gurutze puntua ikastaroetan izen emateko aukera izango da. Horretarako Harritarte dendara joan beharko da.
Eskulanetako ikastaroa Txeruko lokalean emango da, eta hasiera eguna eta ordutegia izen ematen dutenen artean erabakiko da. Jostugintza eta gurutze puntua, berriz, Balenciaga museoan eskainiko dira, eta eskulanetako taldea bezala, izen ematen dutenen artean erabakiko dute hasiera eguna eta ordutegia.