Getariako EAJk datorren igandean ospatuko den 42. Alderdi Egunera joateko autobusa jarri du

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 20a

Irailaren 29an egingo da Alderdi Eguna Forondan (Araba). Hara joateko autobusa hartu nahi dutenek irailaren 26a arte izango dute aukera.

Datorren igandean, irailaren 29an, Euskadik Aurrera Darrai lelopean, 42. Alderdi Eguna ospatuko dute jeltzaleek  Forondan (Araba). Hori horrela, Getariako batzokiak
autobusa jarri du bertara joateko. Izen emateko epea irailaren 26 artekoa izango da, eta interesa duen edonork honako baliabideak erabil ditzake izena emateko: 688
803 568 telefonora deituz edo getariaprest@gmail.com e-postara mezu bat bidaliz.

Autobusa goizeko 9:00tan irtengo da autobus geltokitik (Zumaiako noranzkoan). Bestetik, jakinarazi baita ere, EGIren kanpaldia irailak 27 eta 29an izango dela. Parte hartu nahi duen orok bide beretik eman dezake izena.

Aurtengo programazioa:
10:00 Ongi etorria
10:30 Meza
11:15 Agintarien desfilea
12:00 Ekitaldi politikoa, honakoen parte-hartzearekin:
• Iñigo Urkullu lehendakaria.
• Andoni Ortuzar EBBren presidentea.
13:15 Herri kirolak
13:15 Erromeria kanpa barruan
16:00 Disko Festa Joseina Etxeberriarekin.

BESTE GUNE BATZUK (10:30tatik 17:30tara)
• 2 eta 4 urte arteko txiki-txokoa
• Ludoteka
• Puzgarriak
• Gaztetxoak
• Rokodromoa
• Tirolina
• Jumping-a
• Quad zirkuitua
• Bizikleta zirkuitua

Sukaldari eskola
Hainbat sukaldariren laguntzaz gastronomiarekin zerikusia duten jarduera entretenigarriak antolatuko ditugu 7 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzat

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide