Juan Sebastian Elkanok egindako mundubiraren 500. urteurrenarekin lotutako ekitaldiak egin ziren pasa den astean, eta horrekin lotuta, erakusleiho lehiaketa jarri zen martxan. Erakusleihoa atontzeko Elkanok munduari bira eman zionean ikusi edo ezagututako lurraldeen artean aukeratu behar izan dute lehiaketako parte hartzaileek. Guztira, hamabi saltokik hartu dute parte lehiaketan, eta irabazlea herritarrek aukeratu dute artzape.eus atarian bozka emanez. Hala, irabazlea Moma arkitektura estudioa izan da.
Sari banaketa atzo bertan egin zen Kofradian. Saridunaz gain, lehiaketan parte hartu duten negozioetako ordezkari guztiek oroigarri bana eta herriko jatetxe baterako afaria zuen gutunazala jaso zuten.