Alamedatik Habanera Getariako Bertso Eskolak azken urteetan egin duen moduan, uda amaierarekin batera, bertso paper musikatuen emanaldia antolatu du iganderako Katrapunan. Iaz bezala, Ibon Iribar Kortxo izango da aurkezlea eta kantuan arituko direnak, berriz, honako hauek izango dira: Amets Aizpurua, Amagoia Iturralde, Ane Ezenarro, Nerea Kamio, Uxune Areizaga, Danel Olano, Joseba Otaegi eta Jon Ander De la Hoz. Musikariak, aldiz, Libe Goenaga eta Kattalin Zubizarreta izango dira.
Aurtengo emanaldia laugarrena da, eta 19:00etan hasiko da Katrapunan.